XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OHARRAK Oharrak deriztet honako hauei eta ez zuzenketak, maiz zaila baita, arriskutsua bederen, honako forma hau edo horrako hori hutsegitea edo makurra dela esatea.

Ubillosek berak liburuaren azken orrialdean bildu zituenak baino gehixeago direla, hori bai, hori gauza nabaria da; hauek zein diren eta zein ez erabakitzen, haatik, ez hain erraza.

Esate baterako, laurembata badio hamar edo hamabitan eta larumhat behin eta larembat beste behin, eta biok orrialde berean bost lerroren barnean (ikus 189. or.), pentsa daiteke biok okerrak direla.

Baina Apezpicu eta Obispo ezagunen ondoan gutxiago ezaguna den Ipizticu agertzen bada, eta ez behin, baizik lauzpabost bider (ikus. 106. or. eta ondokoak), nork esan makurra denik?.

Aldiz, behin hutsik agertzen den Afezpicu-k (ikus 147. or.) halakoa izateko egiantz gehixeago du.

Bazcoa eta Pazcoa, ifini eta ipini, bidaldu eta biraldu eta hauen antzeko aldaerak ageri dira maiztxe.

Beraz oharrak dira hauek, ez beti zuzenketak, eta ez ditut ere guziak bildu; txipi eta ñimiñoak utzirik, larrixeak bakarrik baizik.